XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mitotik logoserako urratsa

Esan dugunez, hainbat arazo esplikatzeko gizakiak antzina-antzina ematen zituen azalpen edo mito-multzoa da mitologia. Baina geroago, mitoaren kontrako ideia bat azaldu zen: logosa

Mitoak mundua, unibertsoa eta gizakiaren existentzia azaltzen ditu, guztiaren sortzailetzat jainko-jainkosa batzuk eta besteak aurkeztuz.

Beraz, mundua azaltzeko saio hau gehiago oinarritzen da fantasian edo miresgarritasunean, errealitatean eta arrazoian baino.

Laster, mundu grekoak erantzun eta konponbide berriak bilatu zizkien betiko galderei; arrazoiaren edo logosaren bidez oraingoan. Pentsamenduan, logikan, behaketan... oinarrituta, unibertsoan gertatzen den guztiaren azalpen arrazionala bilatu zuen. Orduantxe sortu zen filosofia eta honekin batera, pentsalari garrantzitsuak (Tales Miletokoa, Sokrates, Platon, Seneka...).

DAKIDAN BAKARRA DA EZER EZ DAKIDALA Sokrates.

URA DA GAUZA GUZTIEN HATSARREA Tales Miletokoa.

6. Ondoko testua mito baten laburpena da. Hiru pertsonaia garrantzitsu aipatzen dira: Kupido, Apolo eta Dafne.

Mitoak kontatzen du Apolok Kupidorekin lehian aritu nahi izan zuela gezi-jaurtiketaren artean. Apoloren harrokeriak Kupido mindu zuen eta mendeku hartzea erabaki zuen. Horretarako, urrezko gezi bat jaurtiki zion Apolo jainko ederrari. Gezi honek zaurituz gero, berehalako maitasuna sortzen du zaurituarengan. Aldiz, Dafne ninfa, maitasuna mesprezatu eta arbuiatzea eragiten duen berunezko geziaz zauritu zuen Kupidok. Horrela, egun batean Apolok Dafne ikusi, maitasunez eri sentitu eta Kupidoren atzetik, segika, abiatu zen. Baina Dafnek, kontrakoa sentitzen zuenez, ihesari ekin zion. Ninfak geratu gabe egin zuen korrika, harik eta neka-neka eginda amari laguntza eskatu zion arte.

Amak Dafne ereinotz bihurtzea erabaki zuen. Apolo Dafnerengara heldu zenean, Dafne itxuraz aldatzen hasita zegoen: gorputza azal gogor batez estali zitzaion, hankak lurrean hondoratzen ziren sustraiak bihurtu zitzaizkion eta ilea hostoz bete. Apolok negarrari eman zion, zuhaitzari besarka. Eta esan zuen: Ene emaztea ezin izan zaitezkeenez, ene zuhaitz kutuna izango zara eta zure hostoak, betiere berde, garaipenaren ikur izango dira eta garaileen burua jantziko.Ovidio, Metamorfosiak (egokitua).

Azaldu ondoko hitz hauen jatorria eta esanahia: benereo, zereal, afrodisiako, bakanal, erotiko, apoliniar

Adibidez: benereo hitzak Venus jainkosaren izenean du jatorria eta sexu-harremanaren bidez kutsatzen diren...